2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

[ESAN!] Gauzarik lotsagabeena.

Hemen gatoz Esan! ataleko bigarren proposamenarekin: Egin duzun gauzarik lotsagabeena.
Komentatu, elkarbanatu eta ondo pasatu..ta gogoratu, ez izan maltzurra!





2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

Bertxio saioa Eskoriatzako campusean

Gaur, arratsaldeko 18:00tan Bertxio Saioa burutuko da Eskoriatzako Campusean Miren Amuriza eta Amets Arzallus bertsolariekin.

Saio berezia izango da, bertso saioaren formatua inoiz ikusi gabekoa baita: ikus-entzuleek twitter bidez gaiak proposatzeko aukera dute, eta gai hauek guztiak aretoan jarriko dira pantaila handi batean. Bertsolariek gai horien gainean kantatu beharko dute.

Dagoeneko gaiak proposatzeko aukera dago #bertsioa hastagh-a erabiliz. Beraz, astindu zuen twit kontuak eta izan zaitezte saioaren parte!

Saioa doan izango da, anima zaitezte!


2014(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

Torturaren aurkako eguna dela eta ekimen ezberdinak antolatu dituzte MUko fakultateetan.

Gaur, otsailak 13, Torturaren Kontrako Eguna da. Honen harira, Ikasle Abertzaleak-ek ekimen ezberdinak antolatu ditu MUko campus ezberdinetan. Hauetan parte hartu eta "hainbat urtetan Euskal Herritar askok jasan izan dituztenak gogoratu eta gaitzezteko" proposamena luzatu die ikasleei.

                                                                            Aretxabaletako campusean egindako ekintza.

2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

Lehenengo aldia.

Gaur ere esnatu egin gara. Eta hitza hartzeko garaia heldu da. Hemen ESAN! atalean proposatzen dugun lehenengo gaia: Lehenengo aldia. 
Gauza asko egiten dira lehenengo aldiz noizbait eta hau da kontatzeko toki egokia da txoko hau.
Animatu eta parte hartu!

http://hitzartu.blogspot.com/p/esan.html?spref=tw

2014(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

HITZARTU



Kaixo lagunok!


MUko ikasleak gara. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik gatoz eta egun bizi ditugun komunikatzeko zailtasun eta ohituren gainetik, MU-ko ikasleon bozgoragailu izango den gune partehartzaile, parekide eta euskalduna sortu dugu: HITZARTU, Mondragon Unibertsitateko Ikasleon Proiektu Komunikatiboa.


Gure helburuak bizitza unibertsitarioa, eta bide batez, ikasleen arteko harremanak sustatzea, karreran zehar ikasitakoa praktikan jartzea eta Euskal Herri guztiak gure berri izatea da. Horretarako, gure komunikazio bide nagusiak sare sozialak eta webgunea izango dira. Webguneak gune asko izango ditu: MU-ko albisteak, agenda, blogariak, apunteen trukaketa, multimedia gunea…


Horrela,  gure proiektuari zuen atxikimendua eman, eta hasi berri dugun bide honi gurekin batera ekitera gonbidatzen zaituztegu. Hedabide handien hegemonia sufritzen ari garen garai hauetan, eta herritik eta herriarentzat egindako komunikabideek duten garrantziaz konstiente izanik, esnatu eta hitza hartu!


HITZARTU,

2014ko otsailaren 6an

MUko unibertsitateetan Arkaitz Bellonen hilketa salatu dute

Arkaitz Bellonen aldeko mobilizazioak egin dituzte Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako fakultateetan.

Ikasleek gogor salatu nahi izan dute hilketa hau, eta “heriotza naturala izan dela sinetsarazi nahi diguten arren, dispertsio politikaren ondorio dela” argi utzi dute. Horregatik, gaur arratsalderako herri guztietan “Espetxe politika honi ez. Sakabanaketa amaitu" lelopean deituta dauden mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. Arrasaten, 19:30ean Seberotik irtengo da manifestazioa.